|
|
Modularra |
Planta aniztasuna eta ondorioz inplementatu daitezkeen sistemen arteko ezberdintasunak direla eta, aldaketetan denborarik ez galtzeko argi banatuta agertu behar dira atalak eta ahal den heinean elkarren arteko data-fuxua mugatuta. Honek ere, ikasketa eta trebakuntzarako izanik, banakako aztertzea ahalbidetzen du, sistema osotasunean ezagutzeko beharrik gabe. |
  |
|
Real-time |
Ezegonkorrak diren plantetan bereziki, kontrol-begiztak egoera aldaketa guztiei erantzuna behar denean emango duela ziurtatu behar da. Hortaz, determinismoa azaltzen duen "benetako-denbora" kontzeptuak ezarritako mugak bete behar ditu. |
  |
|
Txertatua |
Lekua txikia eta energia-iturriak murritzak diren esparruetan kontrola gauzatu behar denean, erabilitako baliabideek berebiziko garrantzia dute eta kontsumoak zeharo baldintzatzen du produktuaren bideragarritasuna. Erabilera zehatz bakoitzerako sistemaren egitura bereziki egokitzean, beharrezkoak diren baliabideak erabiltzen ditu, eta soilik beharrezkoak direnak. |
  |
|
Autonomoa |
Beste edozein sistemarekin komunikazioa ziurra edo finkoa ez bada, ez da onargarria kontrol-begizta gaitasunik gabe uztea. Beraz, isolaturik ibiltzeko eta erabiltzeko gai izan behar da. |
  |
|
Hiztuna |
Txertatua izateak ezartzen dituen mugen osagarria da, behar izatekotan, maila altuagoan ezarritako beste sistema batek, edo urrunean dagoenak, kontrol begiztaren egoera ikusi eta moldatzeko aukera. |
  |
|
Erabilerraza |
Finkatutako egituraren funtzioak doiketen arabera osatzeko, deskribapenak parametrizatua izan behar du. Honek, trebakuntza-denbora aurrezteaz gain, hardwarea sakonean ezagutzen ez duenari ere diseinuan moldaketa txikiak egiteko aukera ematen dio. |